Salamanca, Extremadura, Segovia, Madrid ikusteko bidaia prestatu dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

Datorren asteartean egingo dute inskripzioa, apirilean bidaiatzera joan nahi dutenek. Inskripzioa arratsaldeko 16:00etan egingo dute, Goiz Eguzki jubilatu etxean. Bidaia prestatzen ari dira, apirilaren 11tik 19ra zortzi egun ederrak pasatzeko. Udaberriko Zirkuitua deitu diote, eta Salamanca, Caceres, Segovia eta Madrideko bazterrik ederrenak ikusiko dituzte, zortzi egunetan. Prezioa 666 euro izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!