Egunkaria Eguna, larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

Egun berezia antolatu dute datorren larunbatean Herna­nin, Egunkariaren alde. Egun­­kariaren alde, eta Egunkaria Auziaren kontra, ekitaldi sor­ta dago prestatua, goizean Pla­za Berrira inguratzen de­na­­rentzat (euria bada Atsegindegin). Dijoana dijoala, gustoko zerbait bilatuko du, denen­tza­ko moduko egitaraua prestatu baitute antolatzaileek. Sagar­do dastaketa eta pintxoak izango dira, bazkalaurreko pasaera egiteko. Bertsolariek, dantzariek eta trikitilariek jarriko dute giroa, eta baita dultzaineroek ere; kantu jira ere izango da, eta haurren­tzako margotzeko txokoa. Egunkariako kamisetak eta bonoak salgai jarriko dituzte Plaza Berrin bertan.

Zazpi urte, itxi zutela
Aurten zazpi urte bete dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutela, eta au­ziak oraindik ire­ki­ta jarraitzen du. Auzia sa­la­tze­ko eta inputatuei ba­be­sa emateko antolatu dute, bes­teak beste, larunbateko festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!