«Herritarrak obligazioa dauka, udalak hala aginduta, zaborrak gaizki atera dituen pertsona zein den identifikatzekoa». Hamaikabat taldearen izenean, Iñaki Arratibel zinegotziak salatu du, Gobernu taldeak eta Ezker Batuak betebehar lotsagarriak jarri nahi dizkietela herritarrei, Atez Ateko sistemaren ordenantzetan. Atez Atekoa sistemaren ordenantzak definitzen ari da Hernaniko Udala, eta Hamaikabat taldeak dioenez, zenbait puntu erabat gaitzesten ditu, eta erabaki hauek hartu dituzten zinegotziei eskatu die ondo pentsatzeko hurrengo plenoan zer bozkatzen duten. Arratibelek dioenez, «lehen ere puntu batzuk atzera bota dituzte Hamaikabat alderdiak alegazioak presentatu dituelako «adibidez, kuboak zikinak edukitzeagatik 6.000 euroko isuna jarri nahi zuten, eta orain jaitsi egin dute isun hori» Ordenantzaren beste puntu bat ere lotsagarria da Hamaikabaten ustez, «obligatu nahi gaituzte, geure familiartekoak salatzera, zaborra orduz kanpo atera dutelako edo zaborra ondo banatu ez dutelako. 750 euroko isuna jarriko zaio horrelako bat salatzen ez duenari. Txibato bihurtu nahi gaituzte. Hamaikabatek ez du horrelakorik onartuko».