Igoera fasean lehendabizikoa... errematea prestatzen hasi da Hernani!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 13a, 01:00

gogoan hartzeko denbo­ral­dia ari du Hernanik aur­ten­­goa, Emakumezkoen li­gan. Igoera fasea jokatzen ari dira orain, lehendabiziko fa­sean postua justu-justu irabazita. Igoera fasea oraindik luzea da, baina Hernani lider dijoa eta itxura bikaina ematen ari da. Hiru partidutik bi irabazi ditu, eta hirugarren garaipenaren bila aterako dira bihar Zubipera. Au­rrean Vasconia tal­dea izango dute; itxura ba­­tean irabazi beharreko par­­tidua, oraindik partidu alerik irabazi gabe baitaude Martutene­koak fase honetan. Bihar, 17:00­etan Zubipen.

Gero eta joku hobea

Denboraldi hasierako jokua iku­sita, Hernanik mejora haundia egin du hilabete horietan. Talde gaztea da Aritz eta Ioritz entrenatzaileek daramakitena, eta denak lanerako gogoz aritu dira denboraldi osoan. Defentsa da gehien hobetu dutena. Hasieratik, gola nahiko erraz sartzen dute hernaniarrek, baina hasieran defentsan hutsunea zeukaten. Orain, defentsan oso ondo ari dira, eta talde sendoa ari dira osatzen.

Liga Nazionala, helburu zaila

Lehendabiziko fasetik 16 talde sailkatu ziren igoera fasera; eta zer diren gauzak, Hernani da, hain zuzen, azkena sailkatu zena. Baina jokua hobetzen joan ahala, talderik gogorrenetakoa bihurtu da Hernanikoa eta momentu honetan lehendabiziko postuan dago. Liga Nazionalera igotzeko fasea da orain jokatzen ari direna, baina bide luzea eta zaila da geratzen zaiena; talde bakarra igoko baita Gipuz­koa, Araba eta Bizkaitik. Gi­puz­koan 16 talde ari dira jo­ka­tzen igoera fasea; bi taldetan banatuta. Talde bakoitzeko irabazleek euren artean fi­nala jokatuko dute, eta hortik aterako da Gipuzkoako txapelduna. Hark, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen kontra jo­katu beharko du, eta horko ira­bazlea igoko da mailaz.

Vasconia, hurrengo pausua

Pausoka joan behar dela dio Jon Zabaletak, taldeko koordinatzaileak. «Hurrengo pausoa, Martuteneko Vas­co­nia tal­deari irabaztea da, bihar Zubipen, arratsaldeko 17:00­etan. Talde beteranoa da Vasconia, eta kosta egiten da hari irabazten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!