Maiatzaren 9an atez atekoa martxan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 13a, 01:00

Zortzi hilabete pasa dira Hernaniko udalbatzarrak atez ateko hondakin bilketa martxan jartzea erabaki zuenetik, eta atzo, sistema zein egunetan jarriko den martxan jakinarazi zuen Marian Beitialarrangoitia alkateak: maiatzaren 9an. «Hor­taz, oraindik hiru hilabete ditugu sistema batetik besterako trantsizioa egiteko», azaldu zuen Beitialarrangoitiak.
Atez atekoaren egoera orain nola dagoen zehazteko, esan zuen: «orain bertan epe bat irekia daukagu bizilagunekin zintzilikatzekoen kokalekuak adosteko eta laster batean kuboak banatzen hasiko gara. Dena prest egongo da maiatzaren 9rako».

Egutegi eta ordutegiak «herritarrek hala erabakita»

Egutegi eta ordutegien berri ere eman zuen Beitialarran­goi­tiak. Eta azaldu zuen, «herri­tarrek hala erabaki­ta» hona­koa izango dela:
1) Jende asko biltzen den gune eta garaietan kuboak ez dira agerian utziko.
2) Bilketa gauez, 23:00etatik aurrera egingo da. Herrita­rrek hondakin atal bakoitza 20:00etatik 23:00etara utzi ahal izango dute zintzilika­tze­koetan.
3) Organikoa asteazken, os­ti­ral eta igandetan jasoko da.
4) Astelehen eta ostegune­tan ontzi arinak jasoko dira; pa­pera eta kartoia astearte­tan; eta errefusa larunbate­tan».

«Ze zentzu du birziklagarriak diren materialak errausteak?»
Atez ateko sistemaren alde egitearen arrazoiak azaldu zituen alkateak: «funtziona­tzen duelako hasiko gara Hernanin gure hondakinak atez ate biltzen. Demostratuta dago; datuak hor daude. Emaitzak oso onak dira».  Eta emaitzei erreferentzia eginda, gaineratu zuen: «ze zentzu du orain birziklagarriak diren materialak errausteak, hau da, errauste-planta egiteak? Azpi­e­gitura garestia da eta osa­su­nari kalte haundia egiten dio».

Epea luzatzearekin bat
Errauste-plantari lotuta, ar­gi azaldu zuen bat egiten dutela Xabier Mikel Errekon­do Usur­bilgo alkateak Gipuz­koako Fo­ru Aldundiari eskatu dion mo­ratoriarekin. «Foru Al­dun­diak moratoria bat ema­tea li­tzateke berri pozgarriena. Jarri deza­gun atez ateko bil­keta Gi­puz­koako gainontzeko herrie­tan, az­­ter ditzagun emai­­tzak eta on­doren era­bakiko dugu erra­us­te-planta beharrezkoa den ala ez».
Ricardo Ortega San Mar­kos Mankomunitateko lehen­da­ka­­riak ere hartu zuen hitza atzoko prentsaurrekoan eta azaldu zu­en, poztu egiten direla Her­na­nik atez ateko sistemaren alde egi­tea erabaki duelako eta bide horretan, San Markos lagu­n­tzeko prest izango duela.

Ingurumen saila pozik, hainbat herrik atez atekoagatik azaldutako interesa dela eta
Ingurumen sailak Kroni­kari azaldu dionez, pozik har­tu du hainbat herrik atez atekoaren inguruan azaldu­ta­ko interesa eta azaldu du atez atekoaren inguruko adosta­sun politikoa zabaltzen ari dela. Eta honako ka­suak aipatu ditu: «Usur­­bi­len Ezker Abertza­leak, EAJ-PNV-k eta Aralarrek doku­mentu bat sinatu dute, hiri-hon­dakinen kudeake­tari bu­ruz­koa, bertan herri­ta­rrei zo­riontzen zaie atez ateko bilketarekin lor­tutako emai­tzengatik. Orion ere, sistema ezartzeko pro­posa­me­na egin zuten azken udal­batzarrean eta alderdi guz­tiek propo­sa­menaren alde bozkatu zuten, EAJ/PNV izan ezik. Azke­nik, Zumaiako EAko alka­teak, Iñaki Agirrezabalagak, Usur­bil bisitatu zuen eta atez atekoa Zumaian jartzeko au­keraz hitz egin zuen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!