Jende gehiegik eman du izena eta zozketa egingo da asteartean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 13a, 01:00

Biterin sendabelarren ikastaroa hasiko da martxoan, eta bertatik jakinarazi dutenez, jende gehiegik eman du izena eta beraz, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk izango duten aukera ikastaroa egiteko. Zozketa publikoa izango da. Asteartean egingo da, 12:00etan, Biterin. Onartutakoen zerrenda hurrengo egunean jarriko dute eta telefonoz ere jakinaraziko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!