Hernaniko preso politikoen senideek azaldu dutenez, otsailean kanpaina burutzen ari dira, «salatzeko aurrez aurrekoak egiteko jasan behar ditugun umilazio eta tratua». Horretarako, gaur mahaia jarriko dute eta aukera izango da espetxe zuzendariei burofaxak bidaltzeko. Herritarrei dei egin diete ahalik eta idatzi gehien betetzeko, bakoitzak nahi adina bidali ditzakeelako. Mahaia Kixkalen parean egongo da, 12:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!