Goizuetan bihar hasiko dira inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 13a, 01:00

Hernanin eta Tolosan ba­ka­rrik ez, Goizuetan ere izan­go dira inauteriak asteburu honetan. Zehazki, bihar eman­go diete hasiera jaiei eta aurten ere ez dira faltako mozorro, zahagi-dantza eta musika. Bihartik asteartera bitarte ospatuko dituzte inauteriak eta baita datorren larunbatean ere. Egun na­gusiak astelehen eta asteartea izango dira.

EGITARAUA:

Otsailak 14, igandea
Eguerdian Pilota partiduak
17:00: gaztetxoen zahagi dantza.
19:00: GABEZIN taldea plazan.
 
Otsailak 15, astelehena
08:00: mozorroen irteera
baserrietara.
16:00: ume eta gurasoen konpartsa (gaia: akelarrea)
eta txokolatada.
18:30: mozorroak eta dultzaineroak.
19:30: GABEZIN taldea plazan.
22:00: mozorroen afaria.
23:30: GABEZIN taldea plazan.

Otsailak 16, asteartea
09:00: mozorroen gosaria.
10:00: mozorroen irteera.
14:00: mozorroen bazkaria.
16:30: zahagi dantza.
20:00: dantzaldia TZ taldearekin plazan.
22:00: mozorroen afaria.
24:00: dantzaldia TZ taldearekin plazan.


Otsailak 20, larunbata
14:30: Mozorroen bazkaria
Ondoren: Trikipoteoa Solano eta Jon Marirekin kaleetan zehar
20:30: dantzaldia BIDE BATEZ taldearekin plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!