Azeri dantza, umeentzako ekintzak eta musika, gaur nagusi, inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 13a, 01:00

Mozorrotutako jendez beteta zegoen atzo arratsaldea Gudarien plaza; izan ere, denak zain ziren inauteriak noiz hasiko. Erraldoi eta buruhaundien konpartsari merezitako omenaldia egin ondoren, musika eta dantzak eman zion jarraipena hasi berritako festari. Eta datozen lau egunetarako ere, ekintza mordoa antolatu dira adin eta gustu ezberdinetarako. Gaur esaterako, goizeko 10:00etan hasita, azeri dantza izango da, eta ondoren, 11:00etan aterata, Betikoak txaranga ibiliko da kaleak gi­rotzen. Umeentzako ekintzak ere izango dira gaur. 11:30etan, poniak eta zezen txikiak egongo dira Latsunbe auzoko kirol pistan. Eguerdian, tri­kitilarien erritmora ibiltzeko aukera izango da Patxi eta konpainiarekin, eta 13:00etan, erraldoi eta buruhaundien konpartsarekin eta Kriskitiña dantza taldearekin.

Haurrentzako emanaldia eta mozorro festa
Haurrek goizean ez ezik, arratsaldean ere izango dute neurriko ekintzarik. 17:00e­tan, Hipo eta Tomax izango dute ikusgai Atsegindegi plazan. 19:00etan, berriz, gaz­tetxoentzako mozorro festa izango da, Atsegin­degin bert­an. Horrez gain, Betikoak txa­ranga ibiliko da bai arratsalde eta baita gauerdian ere.

Gazte Asanbladak gaur
Gazte Asanbladak inauteriak ospatuko ditu gaur. Horreta­ra­ko, 12:00etan ginkana antolatu du Tilosetan, eta ondoren, 14:00etan, bazkari mozorrotua. Txartelak salgai egongo dira ber­tan 12 euroan. Baz­kalos­tean poteoa egingo dute Elektro Txarangarekin. 

EGITARAUA:

Otsailak 14, igandea
11:00: Betikoak txaranga.
12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
18:00: Betikoak txaranga.
17:00: Haurrentzako emanaldia Txintxilitxin, bakea egin, Kiki, Koko eta Mokorekin. Atsegindegin.
18:30: Fermin Valenciaren
emanaldia Biterin.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta
dultzaineroak.
Otsailak 15, astelehena
09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00: Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Haurrentzako tailerrak: makillajea eta karetak Jakin eta jolas taldearekin. Atsegindegin
16:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kris­kitiña dantza taldea eta Hernani´Musika Eskolako
dultzaineroak.
17:00: Haurrentzako dan­tzaldia Gramola Txorromorro taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Break dantza-Scratch
erakustaldia Tilosetan.
Otsailak 16, asteartea
18:30: Sardinaren ehorzketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!