Hernaniko oposizioko lau alderdik (PSE-EE, EAJ-PNV, Hamaikabat eta PP) Kronikara bidalitako prentsa oharrean jakinarazi dute, atez ateko hondakin bilketa jarri aurretik erreferenduma egiteko eskatzen duen herri iniziatiba babesten dutela, eta aipatutako alderdi politiko horietako ordezkari bat bera ere ez dagoela iniziatiba horren atzean.
«Iniziatiba legezkoa dela uste dugu eta pozten gara, ikusita, ikuspuntu politiko ezberdinetako hernaniarrek babesten dutela. Eta ikuspuntu ezberdinetaz ari garenean, Ezker Abertzaletik eta Ezker Batuatik gertu dauden pertsonez ari gara». Herritarrei dei egin die firmatzeko, eta parte hartzeko «prozesu parte-hartzaile honetan».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!