‘Partir’ pelikula ikusgai gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 11a, 01:00

Zine klubaren barruan, Partir pelikula emango dute gaur Biterin. Catherine Corsini zuzendariarena da, 2009an egina. Drama honetan, Suzanne (Kristin Scott Thomas) 40 urteko emakume ezkodua da eta bi ume dauzka. Egun batean, berriro fisioterapeuta gisa lanean hasi nahi duela erabakitzen du. Senarraren laguntzarekin kontsulta irekitzeko obrekin hasten da, eta hala, Iván (Sergi López) ezagutu eta maitemindu egingo da. Guztia utziko du beragatik. Ikusgai egongo da gaueko 21:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!