atez ateko zabor bilketari lotuta, sinadurak biltzen ari da herri plataforma bat beraien eskaera izanda, «atez atekoari buruzko erreferenduma egitea». Hori horrela, prentsa ohar bidez jakinarazi dute nahi dutenek, ondorengo leku hauetan sinatu dezaketela: Aitor Peña janaridenda, Akeit taberna, Antziola okindegia, Antziola taberna, Ezkerro frutadenda, Gailur okindegia, Garigain okindegia, Gunea garagardotegia, Iruretagoiena denda, Kixkal taberna, Pedro Mari taberna, Vinos Rioja (Zinkoenea), Romber okindegia, eta Zikuñaga auzoko tabernetan.
Horrez gain, azaldu dute, elkarte, auzo-elkarte eta komunitate ugarik eskatu dutela sinatzeko orria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!