«Herritarrei gogorarazi nahi diegu aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko; izan ere, otsailean zehar, matrikula irekita dago», azaldu dute Buruntzaldeko Udalek eta
eskualdeko euskaltegiek. Zehazki, euskaltegiak dira Hernaniko, Andoaingo, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo AEK euskaltegiak, eta Hernaniko eta Lasarte-Oriako udal euskaltegiak.
Informazioa webgunean
«Ordutegien aukera oso zabala da, eta ikas-mailena ere bai», azaldu dute eta gaineratu dute, Euskaltegi bakoitzaren eskaintzaren berri ikusi daitekeela euskara.buruntzaldea.org web gunean. «Bertan, bakoitzak bere euskara-mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa egiteko aukera dago oso modu sinplean». Udal bakoitzak euskera ikasten dihardutenentzat dituen diru-laguntzak ere bertan kontsulta daitezke.