Ikuskizunez eta musikaz jantziko da Hernani bost egunetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 11a, 01:00

bonberoz, perretxikoz, er­lez, ijitoz, hippiez, astronautaz... zertaz mozorrotu aurten? Oraindik ez da berandu, baina zerbait prestatzen hasi beharra dago, inauteriak bihar hasiko baitira Herna­nin. Eta asteartera bitarte, zertaz gozatua izango da mozorro, musika eta ikuskizun artean. Jaiei hasiera ofiziala arra­tsaldeko 15:15etan emango zaie Gudarien plazan. Ber­tan, Erraldoi eta bu­ruhaun­dien konpartsari ome­naldia egingo zaio. Jarraian eskola umeak aterako dira Urumea ikastola eta Lagu­nak txarangekin batera.

Eusko diskoteka eta pelota
Arratsaldean mota ezberdinetako ekintzak izango dira. 17:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa ibiliko da Kriskitiña taldearekin eta Musika Eskolako dultzaineroekin. Ordu erdi beranduago, Eusko diskoteka izango da Plaza Berrin eta gaueko 21:00etan, Berria Txapel­ketako pelota partiduak kiroldegiko frontoian. Bost egunetako festan izango dira azeri dantza, musika, ikuskizunak, mozorro festa eta konpartsen irteera, besteak beste. Astear­te­an, ohi bezala, sardinaren ehorzketarekin bukatuko dira inauteriak.

EGITARAUA:

Otsailak 13, larunbata
10:00: Azeri dantza.
11:00: Betikoak txaranga.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Patxi eta konpainia trikitilarien irteera.
13:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta Kris­kitiña dantza taldea.
17:00: Haurrentzako emanaldia Hipo eta Tomax taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Betikoak txaranga.
19:00: Mozorro festa gazte­txoentzat Atsegindegin.
00:00: Betikoak txaranga.
Otsailak 14, igandea
11:00: Betikoak txaranga.
12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
18:00: Betikoak txaranga.
17:00: Haurrentzako emanaldia Txintxilitxin, bakea egin, Kiki, Koko eta Mokorekin. Atsegindegin.
18:30: Fermin Valenciaren emanaldia Plaza Berrin.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.
Otsailak 15, astelehena
09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00: Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Haurrentzako tailerrak: makillajea eta karetak Jakin eta jolas taldearekin. Atsegindegin
16:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kris­kitiña dantza taldea eta Hernani´Musika Eskolako
dultzaineroak.
17:00: Haurrentzako dan­tzaldia Gramola Txorromorro taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Break dantza-Scratch
erakustaldia Tilosetan.
Otsailak 16, asteartea
18:30: Sardinaren ehorzketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!