Gipuzkoako txapelketa izan da asteburu honetan Anoetan, eta bi hernaniarrek urrea eta zilarra lortu dituzte. Enara Agirrezabalak urrea lortu zuen jauzi hirukoitzean, 11,34 metro; bere marka pertsonaletik gertu ibili zen. Estibaliz Lionek altura jauzian 1,48 metroko listoia pasa zuen eta zilarra lortu zuen; baita taldeko errekorra ere. Aipagarriak izan dira beste hernaniar batzuren lanak ere. Lide Redondok 60 metroak 8,30ean egin zituen (gero ez zuen finala jokatzerik izan lesio bat medio). Ivan Muñagorrik bere marka onena egin zuen 400 metroan, eta Imanol Lion inguratu egin zen 7,60 (7,57da bere marka).
Eskolarretan, lan bikaina egin zuten: Ane Lopez de Arregik, Leire Villaverdek, Nerea eta Naiara Mouriñok eta Jon Muruak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!