CCOO: «Pentsio Sistemaren erreforma erabat gaitzesten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 9a, 01:00

Espainiako Gobernuak proposatu duen Pentsio Sistemaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte, eta erantzun bateratua eskatu die sindikatuei.

comisiones Obreras sindikatuak erabat gaitzetsi du Espainiako Gober­nuak egin berri duen proposamena, pentsio sistemaren erreformari buruzkoa.
Jesus Uzkudunek, CCOO sindikatuko Batzorde Betea­razleko kideak, prentsa oharrean honakoa dio: «Mobili­za­zioak deituko ditugu proposamenaren aurka, eta euskal sindikatuei dei egin nahi diegu, elkartu gaitezen, protesta horietarako». Protestak otsailean egingo dituzte, otsaileko azken astean.

Hiru puntu hitzartu dituzte
Pentsio Sistema erreforma­tzeko, Espainiako Gober­nuak egin duen proposamenaren aurrean, CCOOek honakoa erabaki du, Batzorde Betea­raz­lean:
«Batetik, erabateko gai­tzespena azaltzea, batez ere, erretiro adina 67 urtera luza­tzearen aurrean».
«Bestetik, proposamen bat era­matea Espainako CCOO­­en Konfederazio Sin­di­kaleko Kon­­tseilura. Ekintza batasu­na­ren marko barruan mobili­za­zio deszentralizatu eta mal­gu bati hasiera emateko proposamena izango da, ezarri nahi dituzten neurrien larritasunaren tamainako mobilizazio prozesua egiteko, eta ino­lako presio neurririk baztertu gabe».
«Azkenik, CCOO Euska­dik iniziatiba hartu eta euskal sindikatuetara jo nahi du, eus­kal langileei zuzenean eragiten dien egoerari erantzun bateratu bat emateko: Sindi­ka­tuek eredu ezberdinak di­tugu, baina eredu ezberdinak izateak ez du beti oztopo izan behar elkarrekin aritzeko, ekimen bateratuak egiteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!