Iñaki Agirrezabalagak hitzaldia emango du bihar, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Agirrezabalagak hitz egingo du, EA alderdiaren egoerari buruz, eta aztertuko ditu egungo egoera politikoa eta aurrera begirako erronkak eta helburuak zein diren.
Iñaki Agirrezabalaga da EAko Gipuzkoako burua, 2009an hala izendatuta.
Eusko Alkartasunak dei egin die hernaniarrei
hitzaldira azaltzeko
Hitzaldia irekia izango da, eta Eusko Alkartasunak dei egin die hernaniarrei, hitzaldira azaltzeko.
Zumaiako
alkatea eta Gipuzkoako burua
Iñaki Agirrezabalaga da Eusko Alkartasuna alderdiko Gipuzkoako burua, 2009ko irailaren 30etik. Eusko Alkartasunan urte askoan militatu du Agirrezabalagak, eta besteak beste, Zumaiako Alkatea da 2007tik. Gipuzkoako Lurralde-Batzorde Eragileko kidea da 2003az geroztik eta baita Urola-Kosta bailarako arduraduna ere.