Irabazten hasi arren, galdu egin zuen Hernanik atzo, Bartzelonaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 8a, 01:00

Hernanik Barcelona Universitari Club taldearen aurka jokatu zuen atzo Landaren, eta 17-25 galdu zuen. Lehenengo ordu laurdenean nagusi izan ziren hernaniarrak eta 5-0eko aldeko markagailuarekin hasi ziren. Bartzelonak, ordea, entsaioa egin eta aurretik jarri zen. Hortik aurrera, Hernanik ez zuen aukerarik izan aurretik jartzeko berriz. Espero bezala, bajak asko nabaritu ziren atzokoan. Partidua galduta, sailkapenean aurreneko postuan jarraitzen du Hernanik, baina bigarrenarekin, hau da, Bartzelonarekin 4 puntuko aldea besterik ez du. Irabazi izan balu 8 izango zituen. Hori horrela, ligatik geratzen zaizkion lau partiduak irabazten saiatuko dela azaldu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!