Berriz ere joko dugu tak tiki tak!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 8a, 01:00

eguraldi petralaren eraginez, kale buelta motzagoa egin zuen Kaldereroen konpartsak larunbat gauean, baina ez zuen horrek giroa kaxkartu. Zapi eta txapelak buruan, urre koloreko koilare, belarritako eta txanponak zintzilik, pandero, zartai eta mailuak eskuan, ozen en­tzun ziren kaldereroen ohiko kantu eta doinuak. Haur, gazte, heldu, emakume zein gizon, denak batera, txarangaren erritmora ibili ziren Kaxkoa girotzen eta inauteriak iragartzen. Aurtengoz joan dira, baina datorren urtean itzultzeko asmoz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!