Gazte Asanbladak inauteriak ospatuko ditu larunbatean. Eguerdiko 12:00etan ginkana izango da Tilosetan, eta ondoren, 14:00etan, bazkari mozorrotua. Joan nahi duenak txartela erosi beharko du. Salgai daude betiko tokian 10 euroan. Azken eguna asteazkena izango da. Egunean bertan ere salduko dira, 12 euroan. Bazkalostean poteoa egingo dute Elektro Txarangarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!