Oier Mendizabalek eta Aimar Olaizolak Titin IIIa eta Pascualen aurka jokatuko dute gaur, Iuñeako Labriten. Binakako Txapelketaren barruan, bosgarren jardunaldiko azken partidua da gaurkoa eta sailkapena argitzen hasteko partidu klabea.
Irabaziz gero, Martinez de Irujo eta Beroiz bakarrik izango lituzkete aurretik (5etik 5 partidu irabazita). Eta bigarren postu horretan berdinduta egongo lirateke Titin III-Pascualekin eta Xala-Zubietarekin, hiruna partidu irabazita. Sailkapenean goi postuetan mantentzeko irabazi beharra daukate gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!