Eziagon errotonda bat egiten hasiko dira aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 8a, 01:00

gipuzkoako Foru Aldun­diak jakitera eman duenez, errotonda berri bat egingo du Hernanitik Goizuetara doan bidean, zehazki, Eziago poligonora sartzeko dagoen bi­de­guru­tzean, eta la­nak aste ho­netan hasiko di­tuz­te. Di­pu­­­ta­zio­a­ren esanetan, erro­ton­da egingo dute «GI-3410 errepidearen (Goizuetara doan­a) eta Ziku­ñagako in­dus­tria gunearen arteko lotura arin­tzeko eta sar­bidea ho­betzeko». Proi­ek­tua egiteko la­nen iraupena 5 hilabetekoa da eta aurrekontua 706.000 eurokoa. La­nak aurrera eramateko kontratatutako en­pre­sa Orsa SL da.

«Aurreikusten diren industriei eta aparkalekuari irtenbidea»
Diputaziotik azaldu dutenez, «helburua da Zikuñagako oraingo sarbidea hobetzea eta, batez ere, GI-3410 errepidearen barnealdeari (errepidearen ezkerraldea, etxebizi­tzak dauden aldea) sarbide egokia eta ordenatua ema­tea, inguru horretan in­dustriak eta aparkaleku bat aurreikusten baitira». Hori horrela, hiru beso nagusi eta garran­tzi txikiagoko beste laugarren beso bat izango dituen errotonda egin nahi dute.

Espaloiak konpondu eta autobus geltokiak jarri
Errotondaren diametroa 42 metrokoa izango da, eta barrualdearena, berriz, 34 metrokoa. Errotondak eta sarbideek argiak izango dituzte perimetroan, eta obrak hartutako inguru guztian, errotonda barne, landaketa lanak eta paisaia inguruari egokitzeko lanak egingo dira. Lana osatzeko, espaloiak konponduko dira eta autobus geltokiak jarriko dira, dagozkien sargune eta zebrabideekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!