hamaikabat alderdiak Kronika prentsa oharra bidali du, Marian Beitialarrangoitiak igandeko Kronikan esandakoei buruz. Hamaikabatek dioenez, «Sinadura bilketa egiten ari den herritar talde bati dieten mespretxua adierazten dute. Arrokeriak itsutu egiten du. Ez du onartu nahi Atez Atekoak herritarrengan sortu duen ondoeza».
Hamaikabaten iritziz, herritar talde batek galdeketa bat eskatzeko sinadurak biltzea guztiz errespetagarria da eta «adierazpen faltsu horiek agerian uzten dute demokraziaz eta partehartzean alkateak duen eredu totalitarioa».
Hamaikabatek txalotu egiten du sinadurak biltzeko martxan jarri den herri ekimena, eta alkateak ekimenari kaso egin behar liokeela dio.
«Azkenik, esplikatzea nahi genuke, Hernani zertarako dagoen Kontsorzioan (beste gaien artean erraustegia egiteko sortu zen erakundean)».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!