Haizea Segura Euskadiko txapelduna juniorretan, eta Gipuzkoako Txapelketarako lau klasifikatu infantiletan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 7a, 01:00

Joan den asteburuan, Judoko Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta junior mailan, Haizea Segura hernaniarra txapeldun izan zen 44kg baino gutxiagoko kategorian. Gipuzkoako sub 23 Txapelketan berriz, hirugarren izan zen 48kg baino gutxiagoko kategorian. Horrez gain, infantiletan, Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko lau klasifikatu ziren: Beñat Maiz, Xabier Jauregi, Beñat Lazaro eta Mireia Rivas. Gipuzkoako Txapelketa otsailaren 20an jokatuko da, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!