kadete mailan, Boleiboleko Euskadiko Txapelketa jokatu zen atzo Hernanin, eta aurreikuspen guztiak beteta, bizkaitarrek eraman zuten garaipena. Getxok irabazi zuen Txapelketa. Finala Setaoren aurka jokatu zuen eta nahiko pareko ibili ziren arren, 3-0eko emaitza lortu zuen, set guztiak irabazita. Hirugarren, Galdakao izan zen. Guztira 7 taldek hartu zuten parte atzo: Bizkaiakoak 4 izan ziren eta Gipuzkoakoak 3. Bizkaitarrek maila altua erakutsi zuten.
«Maila ikusteko eta ikasteko balio»
Hernanitik bi taldek hartu zuten parte: Hernani Langilek eta Hernani Elizatxok. Eusebio Lizarazuk azaldutakoaren arabera, «txapelketan espero genuen aurreneko postuan ez geratzea, baino balio izan die zein maila dagoen eta aurretik egiteko duten lana zein den ikusteko; izan ere, talde hasi berriak dira. Elizatxok bigarren urtea du aurtengoa eta Langilek, berriz, aurrenekoa».