Irurtzun eta Amurrioren arteko lehia izango da gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 7a, 01:00

berria Txapelketako final zor­tzi­renetako kanporaketa jokatu­ko da gaur, 10:30etan hasita, Her­naniko pelotale­kuan. Irur­tzun eta Amurrio tal­deak izan­go dira aurrez aurre, eta nor­gehiagoka era­kargarria espero da, maila haundiko pelotariak baitaude bi taldeetan. Kadeteen mailan partidu pa­rekatua aurreikusten da. Pelo­ta­riak izango dira: Ansa-Ota­men­di/Goikolea-Urretxo. Jubenile­tan berriz: Barberena-Bera­za­/­Do­rronsoro-Lega­rre­ta. Beraza atze­­laria eta Do­rron­soro aurre­la­ria nabarmen­tzen diren pelo­tariak dira mai­la honetan. Eta seniorretan: Ollo-Zabaleta/Jau­re­gi-Gartzia. Bi bikoteak afizio­natu mailan onenen artean dau­de. Zabaleta atzelariak eta Jaure­gi aurrelariak aurrekontratuak dituzte enpresa profesiona­lekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!