Inauteriak ospatzeko, bazkaria eta mozorro lehiaketa larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 7a, 01:00

HILABETERO bezala, otsai­lean ere ekintza mordoxka prestatu ditu Gazte Txokoak 11-16 urte bitarteko gazte­entzako. Esatera­ko, zenbait tailer egingo dituzte: kutxak dekoratzeko tailerra, kareta tailerra (eskaiola erabilita forma eta itxura ezberdineko karetak egingo dituzte, inau­teriak direla aprobetxatu­ta), gatzadun boti­lak, eta arkatzak dekoratzeko tailerra . Eta datorren astean inau­teriak direla eta, kareten era­kus­keta egingo dute ostiral argal egunean eta larunbatean, Gazte Txokora mozorrotuta joan, bertan bazkaldu, eta antolatuko den mozorro lehiaketan parte hartzeko au­kera izango dute gazteek.

Donostiara zinemara eta Txuri Urdinera
Hilabeteko irteerei dagokie­nez, otsailaren 21ean, Donos­tiara zinemara joan eta peli­kula bat ikusteko aukera izan­go dute. Otsailaren 27an, berriz, Txuri Urdinera joango dira patinatzera eta lagu­ne­kin ondo pasatzeko asmoz.

Play Stationa eta lehiaketak
Horrez gain, asteartero Play Stationean jokatzeko aukera izango dute gazteek, besteak beste honako jokoetan: buzz, sing star, fifa 09, naruro... Bai­ta ere, hilabete osoan zehar zenbait lehiaketa anto­latuko dira: arrautzaren dan­tza jokoa, la ruleta de la for­tu­na, totem eta futbolin txapelketa.

Sexualitatearen eta prebentzio neurrien inguruko solasaldia
Eta Gazte Txokoan dabiltzan gazte hel­duenek sexua­litatea­ren eta prebentzio neurrien inguruan antola­tutako sola­sal­dian parte hartzeko, za­lantzak argitzeko, esperien­tziak elkartrukatze­ko... aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!