Inauteriak eta txotx denboraldiko ekintzak nagusi, hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 7a, 01:00

TXOTX denboraldia joan den hilabetean ireki zen eta hilabete honetan ere izango da ekintzarik horren harira. Gaur Sagar martxa izango da eta hi­laren 27an, Zo-zongo per­ku­show perkusio taldearen ema­naldia, kaleetan barrena. Ha­la eta guztiz ere, aurretik, ekin­tza mordoxka izango dira hi­labete honetan. Urrutira joan gabe, inauteriak gainean ditugu eta datorren ostiralean hasi eta bost egunetan, era guztietako mozorroz beteko dira kaleak. Larunbatean gainera, Kalez Kale Kantariko kideak ere ibiliko dira kaleak girotzen. Eta Gazte Txokoan bazkaria eta mozorro lehiaketa egingo dituzte.


Hitzaldiak, kontzertua eta ohiko ekintzak ere bai
Hilabete honetan hitzaldi sor­ta ere izango da Biterin. Bost sola­saldi izango dira Euskal He­rri­ko historiari buruzkoak. As­tear­tean izan­go da lehe­nen­goa Gipuz­koa, Biz­kaia eta Araba­ren ga­leraraino arituko dira: IXga­rren mendetik 1300 urtera. Horrez gain, literatur sola­sal­diak ez dira faltako. Aste­azkenean bertan izango da otsai­leko lehenengo saioa. Car­son McCullers-en Reflejos en un ojo dorado liburuaz ari­tuko dira Jose Luis Cancho dinamiza­tzailearekin. Hu­rren­­­goa hila­ren 16an izango da eta Jasone Oso­ro­ren Ko­rapiloak izango da hizke­tagai, Ane Ma­yoz dina­mizatzai­le­arekin. Ohi bezala, liburute­gian, 19:30e­tan. Zine klubaren barruan hiru pelikula izango dira ikusgai. Ostegunean esatera­ko, Partir emango dute. Hu­rrengoa Gigante izango da hilaren 18an, eta azkena hilaren 25ean, Yo tambien. Otsailaren 20an, Hernaniko Musika Banda eta Hernasax taldearen kontzertua izango da Milagrosan, 20:00etan. Hilaren azken asteartean, 23an, ipuin kontaketaren txan­da izango da, Maite Frankoren eskutik, liburutegian.

OTSAILEKO KULTUR EKINTZAK

OTSAILAK  9
  • Solasaldiak: Nafarroa 1512-2012. Biterin 20:00etan. 
  • Erakusketa 12ra arte: Itzulera. Biterin 18:00etatik 20:00etara.

OTSAILAK  10:
  • Literatur solasaldiak: Reflejos en un ojo dorado. Carson Mc Cullers. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Liburutegian 19:30etan. 
  • Gazte Txokoa: kareta tailerra. 

OTSAILAK  11:

  • Solasaldiak: Nafarroa 1512-2012. Biterin 20:00etan. 
  • Gazte Txokoa: kareta tailerra. 
  • Zine kluba: Partir. Catherine Corsini. Biterin, 21:30. 

OTSAILAK  12-16:

  • Inauteriak. 

OTSAILAK 13:

  • Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatuta, 12:00etan. 
  • Gazte Txokoa. Bazkaria eta mozorro lehiaketa. 

OTSAILAK 16: 

  • Solasaldiak: Nafarroa 1512-2012. Biterin 20:00etan. 
  • Literatur solasaldiak: Korapiloak. Jasone Osoro. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Liburutegian, 19:30. 

OTSAILAK 17:

  • Erakusketa martxoaren 3ra arte. Argazkiak. Mari Claire Aduriz. Biterin 18:00- 20:00. 
  • Gazte Txokoa. Gatzadun botilak. 

OTSAILAK 18:

  • Solasaldiak: Nafarroa 1512-2012. Biterin 20:00etan. 
  • Gazte Txokoa. Gatzadun botilak. 
  • Zine kluba: Gigante. Adrian Biniez. Biterin, 21:30. 

OTSAILAK 20:

  • Kontzertua: Hernaniko Musika Banda eta Hernasax taldea. Milagrosan 20:00etan. 
  • Gazte Txokoa: Sexualitatearen eta prebentzio neurrien inguruko solasaldia. 

OTSAILAK 23:

  • Solasaldiak: Nafarroa 1512-2012. Biterin 20:00etan. 
  • Ipuin kontaketa: Maite Franko. Liburutegian, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte). 

OTSAILAK 24-25:

  • Gazte Txokoa: Arkatzak dekoratu. 

OTSAILAK 25: 

  • Zine kluba: Yo también. Alvaro Pastor-Antonio Naharro. Biterin 21:30etan. 

OTSAILAK 27: 

  • Txotx denboraldia: Zo-zongo perkusho
  • 2. Eskuko Azoka. Atsegindegi plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!