Hernaniko Ezker Batuak dei egin die herritar guztiei, gaur Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko, 12:00etan Bulebarrean. Kapitalaren Europaren aurka, herrien eta langileen Europaren alde! lemarekin. Europar Batasuneko ministroek kongresua dute egitekoa Donostian, eta hori salatzeko da manifestazioa. Eragile politiko eta sindikal mordoak eman dute babesa: Alternatiba, Aralar, EB, Ezker Abertzalea, ELA, LAB, CCOO, CNT, ESK, STEE...