«euskal preso politikoen borrokaldiarekin bat eginez», Hernaniko presoen senideek deituta, itxialdia egin zuten 22 herritarrek ostiral gauean hasi eta atzo arratsaldera bitarte. Jende ugarik babestutako manifestazioarekin eman zioten itxialdiari amaiera. Horrez gain, senideek azaldu zuten, urte beteko borrokaldi honek iraun bitartean dinamika bat sortu dutela eta ekintza gehiago ere izango direla. Esaterako, martxoaren 5etik 6ra beste itxialdi bat izango da eta hilero bat egiteko asmoa dute. Eta otsaileko larunbat guztietan mahaiak jarriko dituzte espetxe zuzendariei burofaxak bidaltzeko, kartzeletako politika salatuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!