Zomorro eta zahagi-dantzaren bueltan ospatuko dituzte iñoteak gaur Aranon

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 6a, 01:00

goiz goizetik nabari da gaur mugimendua Aranon; izan ere, iñoteak gaur dira ospatzekoak eta zomorroak eguna argitzearekin batera hasi dira prestatzen. Zuriz jantzi, zinta koloredunekin  eta morla eta koxkabiloekin lagunduta, zapela gorriak buruan dituztela... goizeko 08:00etan dute hi­tzordua Kontsejun.
Baserriz baserri puxkak biltzen ibiliko dira goiz guztian zehar Izer eta Alabier trikitilarien laguntzarekin. Etxe bakoitzeko buelta egindakoan, zomorroak erretiratzen hasiko dira San Roke elkartean prestatutako bazkarirako.
Bazkalondoren, zahagi-dantza eskainiko dute herrian zehar. Ikuskizuna plazan bukatuko da trikiti pieza ba­tzuk dantzatuaz, eta segidan, San Roke elkartean elkartuko dira guztiak herri afariaren bueltan. Afal aurretik eta ondoren, Tapia eta Leturia arituko da giroa berotzen. Erromeria ederra izango da.

EGITARAUA:

08:00: Kontsejun elkartuko dira zomorroak.
Goiz guztian zehar baserriz baserri ibiliko dira puxkat biltzen Izer eta Alabier trikitilarien lagutnzarekin.
Eguerdian Herriko San Roke
elkartean bazkaria.
Ilundu aurretik, zahagi-dantza izango da herrian zehar.
Ondoren, herri afaria elkartean.
Afal ondoren, Tapia eta Leturiarekin erromeria.

Goizuetan datorren igandean hasita, lau eguneko festa
izango da

Goizuetan, berriz, datorren igandean hasiko dira, hilaren 14an eta lau egunetan ospatuko dituzte inauteriak: igande, astelehen, astearte eta larunbatean. Azken hori kontuak egiteko larunbata izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!