Asteburu honetan ere pelotaz gozatzeko aukera izango da Hernanin. Goizeko 10:00etan hasita, binakako lau partidu jokatuko dira pelotalekuan. Lehenengoak kadeteak izango dira: Leonet-Garcia/Lagunak eta Urkizu-Murgiondo/Oiarpe. Ondoren jubenilak lehiatuko dira: Santxo-Lizeaga/Legutio. Eta azkenik, nagusiak: Oiaga-San Sebastian/Lapke.
Bihar berriz, Berria Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa jokatuko da. Irurtzun eta Amurrio taldeak izango dira aurrez aurre, goizeko 10:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!