ASTEBURU hau klabea izango da binakako txapelketako sailkapena argitzen hasteko. Oier Mendizabal hernaniarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak, partidu garrantzitsua dute astelehenean, Iruñeako Labriten. Aurrean Titin IIIa eta Pascual izango dituzte, berak baino partidu bat gehiago irabazita daudenak. Mendizabal eta Olaizola hirugarren dira sailkapenean, eta asteleheneko partidua irabazten badute nahiko ondo jarriko litzaizkieke gauzak. Mendizabalek badaki partidua kosta hala kosta irabazi beharra dagoela: «Titin eta Pascual momentu onean daude, baina irabazi beharra daukagu, sailkapenean goi postu horietan mantentzeko».
«Pascualek ezin du eroso jokatu»
Mendizabalen iritziz pareja gogorra osatzen dute Titinek eta Pascualek. Titin inork uste baino hobeto ari da jokatzen, «berriz txisparekin ari da», eta Pascual berriz, bere joku puntu onenean dago, hernaniarraren iritziz.
Partidua irabaztez gero, atzean Pascuali atzean eutsi egin beharko dio Oierrek, eta pelota bihurritu, abarzuzarrak eroso jokatu ez dezan.
«Pascualek ez dezala eroso jokatu eta Titini abiadura sartu behar diogu. Horiek dira bi zeregin nagusiak. Hortik aurrera, Aimarrek aurrean aukerak baditu, aprobetxatuko du».
«Gero eta joku-puntu
hobean gaude»
Mendizabal IIa baikor dago aurtengo txapelketarekin. Hasiera pattal xamarra eman badiote ere, azken bi partiduak oso onak egin dituztela dio, eta gero eta joku-puntu hobean daudela. «Nik ondo ikusten dut neure burua; gero eta hobeto. Eskuko minik-eta ez dut, eta behetik gora nijoa pixkanaka. Aimar oso ondo ari da; joku izugarria azaldu du azken partiduetan, eta esperantzaz gaude. Txapelketa luzea da».
«Irujo eta Beroiz ari dira ondoen»
Ezberdintasun haundirik ez da oraingoz sailkapenean; bi bikote dira besteen aurretik daudenak, Mtz. de Irujo eta Beroiz (4tik 4 irabazita) eta Titin IIIa eta Pascual (3 irabazita). Gainerakoetan, hiru bikote daude bina partidu irabazita, eta beste hiru bana irabazita. Mendizabalek uste du asteburu hau eta hurrengoa klabeak izango direla txapelketan, eta gauzak laister hasiko direla argitzen.
«Irujo eta Beroiz oso ondo jokatzen ari dira, eta Titin III eta Pascual ere bai. Gainerakoan, Berasaluzek eta Beginok oraindik eman dezakete ezustekoren bat, eta baita Xalak eta Zubietak ere».
Sailkapena
1-Mtz. de Irujo-Beroiz 4
2-Titin III-Paskual 3
3-Olaizola II Mendizabal II 2
4-Gonzalez-Laskurain 2
5-Xala-Zubieta 2
6-Berasaluze VIII-Begino 1
7-Bengoetxea VI-Beloki 1
8-Olaizola I-Patxi Ruiz 1
Kartelera
Urduliz, 2010-02-05
Mtz Irujo-Beroiz / Olaizola I-Ruiz
Eibar, 2010-02-07
Xala-Zubieta / Bengoetxea-Otxandorena
Idiazabal, 2010 / 02 / 06
Berasaluze VIII-Begino/Gonzalez-Laskurain
Iruñea, 2010-02-08
Titin III-Pascual / Olaizola II-Mendizabal II
2010 / 02 / 14
Gonzalez-Laskurain / Bengoetxea-Beloki
2010 / 02 / 14
Titin III-Pascual/Olaizola I-Patxi Ruiz
2010 / 02 / 14
Mtz. de Irujo-Beroiz /Berasaluze VIII-Begino
2010 / 02 / 14
Olaizola II-Mendizabal II/ Xala-Zubieta
2010 / 02 / 21
Mtz.Irujo-Beroiz /Olaizola II-Mendizabal II
2010 / 02 / 21
Berasaluze VIII-Begino/Xala-Zubieta
2010 / 02 /21
Titin III-Pascual/Bengoetxea VI-Beloki
2010 / 02 / 21
Olaizola I- Patxi Ruiz / Gonzalez-Laskurain
2010 / 02 /28
Olaizola II-Mendizabal II/Gonzalez-Laskurain
2010 / 02 / 28
Titin III-Pascual/Berasaluze VIII-Begino
2010 / 02 / 28
Mtz. de Irujo-Beroiz/ Bengoetxea VI-Beloki
2010 / 02 / 28
Olaizola I-Patxi Ruiz/Xala-Zubieta