Gimnasia erritmikoko Amailako eskolarteko eta Amateur federatu txapelketa jokatuko da gaur Arrasateko Uharte frontoian. Hernaniko partaideak izango dira: Infantil A taldeka (5 uztai): Hernani GEE; infantil A Banaka (uztaia): Malen Martinez, Maider Lopez eta Ane Macicior; kadete A taldeka (mazoak eta uztaia): Hernani GEE; kadete A banaka (uztaia): Maialen Garcia; eta Jubenil B taldeka (mazoak): Hernani GEE. Goizeko 10:00etatik 13:30etara (infantil eta kadeteak) eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara (kadete eta jubenilak).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!