Zenbait urte pasa dira Hernanin Euskadiko Txapelketarik jokatu gabe eta gaur, berriz, aukera izango da txapelketaz gozatzeko. Kadete mailako Euskadiko Boleibol Txapelketa izango da kiroldegian.
Denetara zazpi talde lehiatuko dira: 4 Bizkaiakoak eta 3 Gipuzkoakoak. Tartean Hernaniko bi taldeak: Hernani Langile eta Hernani Elizatxo. Gainerakoak dira: Getxo, Sestao, Lekeitio, Galdakao eta Fortuna. Hasiera batean, bizkaitarrak dira faborito txapelketa irabazteko; izan ere, Sestao, Galdakao eta Getxok talde indartsuak dituzte.
Bi multzoko liga
Lehiaketa sistemari dagokionez, 4 eta 3 taldeko bi multzoko liga izango da. Multzo bakoitzeko lehenengoak finala jokatuko du. Partida guztiak 3 set irabaztera jokatuko dira. Lauko taldean daude: Getxo, Lekeitio, Hernani Langile eta Fortuna. Hirukoan: Sestao, Galdakao eta Hernani Elizatxo.
Partiduak 10:00etan hasiko dira. Finala arratsaldeko 16:00etan izango da.
Seniorren partiduak ere gaur
Senior neskek eta mutilek gaur jokatuko dute. Neskek Jaize Berri gasteiztarren aurka jokatuko dute han, Aranalde kiroldegian, 17:00etan. Mutilek berriz, Bera-Bera izango dute aurrez aurre 18:00etan Donostian.