Hernani BHI: «Etorkizuneko bideak eraikiz»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 6a, 01:00

Hernani BHIko Zuzen­da­ri­tzak prentsa oharrean iritzia azaldu du, ikastetxeen fusioari buruzkoa. Prentsa oharrean dioenez, «gaia ez da erraza, gehienetan zailtasunak baka­rrik ikusten ditugulako: hez­kuntza proeiktuen alda­ke­tak (lan metodologiak, ikas ma­terialak, gurasoen parte har­tzea...), azpiegitu­rak, admi­nis­trazioaren bene­ta­ko kon­promezua baliabi­deak ema­terakoan... eta guz­ti honen aurrean Lehen Hez­kuntzako 6. mailako gura­soek erabaki bat hartu behar!».

«Eskola plangintzaren gaia aspaldikoa da; Hernani BHI bera horren isla da»
Zuzendaritzaren iritziz, es­ko­l­a plangintzari buruz az­ke­nal­dian gauza asko ira­ku­rri eta entzun dira; batzuk «era­bat erres­petaga­rriak, ba­koitzak bere ideiak defen­da­tuz erres­peto osoz argu­dia­tu­takoak, eta beste batzuk be­rriz, ez hain defen­da­ga­rriak ez jakintasu­nean eta au­­rreiritzietan soilik oi­na­rri­tu­takoak».
Eskola plangintzaren gaia aspaldikoa dela dio Hernani BHIko zuzendaritzak. «Es­ko­­la Mapa diseinatu zenekoa hain zuzen, eta horren isla da gaur egungo Hernani BHI bera; Agustin Iturriaga eta Karmelo Labaka bateratu zi­ren, baina orduan Admi­nis­trazioak har­tu zuen erabaki politikoak egungo pa­no­rama utzi digu».
Oraingo prozesuari dago­kionez, Hernani BHIk pro­ze­suan buru-belarri sartzea era­baki zuen, «Administra­zioak hala eskatuta, eta klaus­­troan hausnarketa serio bat eginda, eta bukaeran ados­tu zen dokumentua Eskola kontsei­luan onartu zen». 

«Proiektu serioa, integratzailea eta berritzailea nahi dugu»
Prozesua zaila izango dela gar­bi ikusten du Hernani BHIk baina, garbi dauka au­rre­ra egin nahi duela, «Her­na­niko Bigarren Hez­kun­­tzarako proiektu serioa, inte­gratzailea eta berritzailea nahi dugu, eta egungo pro­zesua sustatuko dugu, hel­bu­ru horrekin».
Bukatzeko, diote: «Azken finean, ikastetxeetako Hez­kuntza Proiektuak, guztiak, dinamikoak eta biziak dira».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!