Hernaniko preso politikoen senideek deituta, zenbait herritar itxialdia ari dira egiten Udaletxean «euskal preso politikoen borrokaldiarekin bat egiteko». Gaur 19:00etan bukatuko dute eta ondoren manifestazioa egingo da Gudarien plazatik abiatuta. Aurretik, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, mahaia jarriko dute plazan bertan, kartzeletako politika salatzeko asmoz. Bertan, espetxe zuzendariei eta Espainiako gobernuko arduradunei burofaxak bidaltzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!