Herritarrei deia, Europar Batasuneko ministroen kongresua salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 5a, 01:00

Hernaniko Ezker Batuak dei egin die herritar guztiei, igandean, astelehenean eta asteartean Donostian egingo diren protesta ekitaldietan parte hartzeko, 12:00etan Buleba­rrean. Europar Batasuneko ministroek Donostian kongresua egingo dute egun horietan. Industria, Berriztapen eta Lehiakortasun ministroak dira Donostian bilduko direnak, eta zenbait eragile politiko eta sindikalek protestak antolatu dituzte: Kapitalaren Europaren aurka, herrien eta langileen Europaren alde!.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!