santa Ageda bezpera izanda, koadrila mordoxka ibili zen atzo Hernanin santeskean. Makilak eskuan, eztarriz sano eta gogoz kantatu zuten. Goiz eta eguerdi partean ikastetxeetako haur eta irakasleak ibili ziren aterik ate oles egiten, eta arratsaldean, Ohitura Zaharrak, Goiz Eguzki eta Kantuz abesbatzek hartu zuten erreleboa. Ohitura Zaharrak abesbatzakoek gainera, kantu-paperak banatu zituzten eta jendea kantuan aritu zen beraiekin. Ereñotzun ere ez zuten hutsik egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!