Urumea BHI eta Elizatxo BHI: «Inposaketa edo legearen aplikazioa?»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 6a, 01:00

Urumea BHI eta Elizatxo BHI Hernaniko ikastetxe pu­bli­koen fusioaren alde azal­du di­ra, eta beraien arra­zoiak eman dituzte, pro­ze­suari bu­ruz, eta proiektua izango de­nari buruz.

2004an hasitako prozesua
Elizatxok eta Urumeak be­rei­zi egin nahi dituzte, bi pro­ze­su, fusioaren ingurukoak. Batetik, 2004-2005 ikas­tur­tean hasi zen proiektua da­go. «Prozesu hu­ra boronda­tez­koa zen; urte batzuk elka­rrekin lanean aritu eta gero, Organo Gorenetan az­ken erabakia hartu zen, Her­nani osoak ezagutzen due­na: fusioaren alde Elizatxo BHI, Hernaniko Institutua, eta Uru­mea BHI; kontra Langile BHI».
Bestetik, bigarren proze­su bat dago, Hernanitik kan­po­ra egin dena, Euskadiko Le­ge­bil­tzarrean. Prozesu ho­rren on­dotik etorri da, Dele­gazioaren era­bakia, bi ikas­te­txeek adie­ra­zi dutenez, Kro­ni­kara bida­litako prentsa oharrean.

«Eskola Mapa berriak
fusioa eskatzen du»

Hernaniko Kronikara bi­da­litako prentsa oharrean, bi ikas­tetxeek adierazi dute, Hez­kuntza De­­legazioak har­tu duen era­bakiaren atzetik Le­gebiltzarreko erabaki bat da­goe­la, 2007 urte bukaeran Eus­­ka­diko Legebiltzarrak onar­­­­tua. Beraz, bi ikas­te­txeen arabera, legea apli­ka­tzen ari da delegazioa.
«2008a bukatu baino lehen, Euskadiko Legebiltza­rrak Eskola Mapa berria egiteko irizpideak onartu zi­tuen. Irizpide horiek agin­tzen dute, Bigarren Hezkun­tza­k desagertuko direla (Eli­za­txo BHI, Langile BHI eta Urumea BHI be­za­la­koak) eta bere ordez, DBH-DBHOko ikas­tetxeen integrazioa egin­go dela, Batxilergoko Ins­titu­tuak dituzten herrie­tan (Her­naniren kasua, hain zuzen)».
Horregatik, lehen egin zen prozesua eta oraingoa des­ber­dinak dira. «Oraingo honetan, Euskadi osorako ego­kia dela erabaki den le­gea aplikatzen hasi eta legi­timidade horre­kin, Hezkun­tzak berriro bildu gintuen Hernaniko ikaste­txeok, eta esan zigun, Eskola Mapa berriak zer ekarriko zuen Hernanira».

«Hernaniko Institutu berria»
Ikastetxe publiko sendo bat izango da, Hernanin sortuko dena, fusio prozesuaren on­dorioz. Hori da bi ikaste­txeek prentsa oharrean dio­te­na. «Hernaniko ikasleek ikastetxez aldatu gabe egin­go dute 12-18 urteko tartea».   
«Herriko eraikuntza ego­kie­nak izango ditu proiektu berriak, eta horien ondoan, beste eraikuntza berri bat ere egingo dute, oraingo insta­la­zioak hobetzeko».
«Ikastetxe berriaren ta­mai­nari esker, ibilbide edu­ka­tibo gehienak eskaintze­ko aukera bermatuko da».
Azkenik, diote, hezkun­tza proiektua 4 ikastetxeen artean erabaki beharko dela, eta ikastetxe bakoitzak di­tuen gauzarik onenak balia­tuz, denontzat proiektu on bat egitea dela helburua».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!