Iñude eta artzainak, 120 gazte, igandean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 5a, 01:00

badira 18 urte, Urumea ikastolak Iñude eta Artzai­nen konpartsa kalera ateratzen duela, iñauteri aurreko asteburuan. Aurten ere, 120 ikaslek osatutako konpartsa ibiliko da, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Urumea ikastolan abiatu eta Urumea ikastolara buelta, kale buelta egin ondoren.

Gudarien plazan,
antzezlan nagusia

Konpartsak kale buelta luzea egingo du, musikaren eta dan­tzarien erritmoari segika, eta jende asko begira dutela. Ekitaldi nagusia Gudarien plazara iristean egingo dute. Bertan iñudeen haurrei txertoa jarri, agintarien aurrean aurkeztu, eta erregistroan izena emango diete. Arin-arinarekin emango diote bukaera ekitaldiari, eta ikastolara bueltatuko dira, beste urtebetez.  yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!