Euskal preso politikoen senideek dei egin diete hernaniar guztiei, gaurtik biharrera egingo den itxialdian parte hartzeko. Itxialdia udaletxean izango da, gaur 20:30etan sartu eta bihar, 19:00etan atera. Helburua da, batez ere, «euskal preso politikoak egiten ari diren borrokaldi ekintzekin bat egitea». Iniziatiba prestatu dutenek, herritarrei zabaldu nahi diete presoak zer salatzen ari diren, eta zein egoeratan dauden.
Lau salaketa
Itxialdia egin dutenek zabaldu egin nahi dute, zer den euskal presoek aldarrikatzen dutena. Euskal presoak borrokaldi batean daude, eta batez ere, lau eskaera egiten ari dira:
1-Gaixo larriak eta kondena osoa betea dutenak kalera.
2-Bizi osorako zigorrik ez.
3-Dispertsiorik ez.
4-Estatus politikoaren errekonozimendua.
Otsailean txapeoak
Otsailean protesta ekintza asko egiten ari dira euskal presoak. Hilabete honetan bisabisik ez da izango, presoek txapeoak egitea erabaki dutelako. Euren zeldetan atera gabe egotea erabaki dute presoek, batez ere salaketa bategatik: «kartzeletan senitartekoek jasan behar izaten dituzten umilazioak eta bejazioak salatzeko, tratu txar horrekin bukatu dezaten».
Manifestazioa eta mahaia, Gudarien plazan
Itxialdiaz gain, beste bi ekintza ere egingo dituzte bihar Hernanin. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara mahaia jarriko dute Gudarien plazan. Kartzeletako politika salatzeko asmoz, espetxe zuzendariei eta Espainiako Gobernuko arduradunei burofaxak bidali nahi zaizkie, ahalik eta jende gehienaren izenean. Izena emateko aukera izango da, mahai horretan.
Arratsaldeko 19:00etan, eta itxierari bukaera emanez, manifestazioa egingo da, Gudarien plazatik abiatuta.
Kontzentrazioa gaur
Ostiralero bezala, gaur kontzentrazioa izango da Zinkoenean, 20:00etan. Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten euskal presoak etxera lemapean egingo dute kontzentrazioa. yy