jantzi, zapi eta koilare dotoreak gainean, zartai, mailu eta panderoak eskutan, kaldereroen konpartsa aterako da gaur gaueko 21:00etan, Elur Txori elkartetik urtero bezala. Inauteriak iragartzera aterako dira. Txarangaren erritmora kale buelta egin ondoren, Plazan kanpamendua jarriko dute. Aurretik, apuntatu direnek afaria izango dute elkartean bertan, 19:30etan.
Atzo Langileko ikasleak
Helduei aurre hartuta atzo Langileko ikasleak ibili ziren mailu eta zartaiak eskutan kaleak girotzen. Plazan kanpamendua jarri eta txokolatea hartuta ospatu zituzten kaldereroak.