Urumea ikastolak urtero antolatzen duen iñude eta artzainen konpartsa aterako da bihar 12:00etan, ikastolatik bertatik. Kale buelta eginda, Gudarien plazan antzezlan nagusia egingo dute. Bertan iñudeen haurrei txertoa jarri, agintarien aurrean aurkeztu, eta erregistroan izena emango diete. Arin-arinarekin emango diote bukaera ekitaldiari, eta ikastolara bueltatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!