Hernaniko preso politikoen senideek itxialdia egingo dute bihartik larunbatera, Hernaniko udaletxean. Adierazi dutenez, euskal presoak burrukaldi batean daude, eta beraien burruka kaleratzeko asmoarekin egingo dute itxialdia. «Presoak egiten ari diren salaketa gizarteratu nahi dugu, kaleratu, Hernaniko herritarrei jakinarazi, zer den salatzen ari direna eta zein egoeretan dauden».
Parte hartzeko deia
Ostiralean 20:30etan sartuko dira udaletxean, eta larunbat arratsaldean aterako dira, 19:00etan. Hernaniko senideek hartu dute iniziatiba itxialdia egiteko, baina herritar guztiak animatu nahi dituzte, bertan parte hartzera.
Kontzentrazioa ostiralean, manifestazioa larunbatean
Bihar ostirala, kontzentrazioa egingo dute, 20:00etan Zinkoenean. Larunbatean, manifestazioa izango da, 19:00etan Gudarien plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!