Atzo iritsi ziren Hernanira Arrieta, Oñate eta Telleria

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 4a, 01:00

Atzo goizaldeko 02:00ak inguruan iri­tsi ziren Hernanira Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria hernaniarrak. Herenegun arratsaldean atera ziren hiru gazteak Alcala eta Soto del Real espetxeetatik, baldintzapeko askatasunean, eta atzo, herritar askok egin zieten harrera Hernanin. Hiru gazteek euren animoak bidali zizkioten Egoitz Balerdi hernaniarrari. Balerdi baldintzapean askatzekoa zuten, baita ere, baina atzo adierazi zutenez, tramite arazoak direla-eta, aurrerago askatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!