Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria aske geratu ziren atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 3a, 01:00

Hernaniko hiru gazteak baldintzapean askatu zituzten atzo, arratsaldeko 20:30ak aldean. Arrieta eta Oñate Alcalako espetxetik atera ziren eta Telleria Soto del Realetik.

Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria hernaniarrak aske geratu ziren atzo, baldintzapeko askatasunean, 40.000 euroko fidantza or­dain­duta. 2009­ko martxoaren 31n Espainiako poliziak Her­na­­nin eta Urnietan egindako operazioaren ondoren espe­txeratu zituzten hiru gazteak.
Operazio hartan, zortzi gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta, eta kale erasoetan parte hartzea leporatuta. Ge­rora beste bi gaztek beren burua aurkeztu zuten epailearen aurrean eta horietako bat, Ekaitz Telleria, kar­tzelara sartzeko agindu zuen epaileak. Epailearen aurrean denek ukatu zituzten akusazioak, eta inkomunikazio al­dian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten.
Geroztik, 5 kide aske geratu dira baldintzapean, eta atzo, beste 3, Arrieta, Oñate eta Te­lleria atera ziren espetxetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!