Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria hernaniarrak aske geratu dira gaur, baldintzapeko askatasunean, 40.000 euroko fidantza ordainduta. 2009ko martxoaren 31n Espainiako poliziak Hernanin eta Urnietan egindako operazioaren ondoren espetxeratu zituzten hiru gazteak.
Operazio hartan, zortzi gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta, eta kale erasoetan parte hartzea leporatuta. Gerora beste bi gaztek beren burua aurkeztu zuten epailearen aurrean eta horietako bat, Ekaitz Telleria, kartzelara sartzeko agindu zuen epaileak. Epailearen aurrean denek ukatu zituzten akusazioak, eta inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten.
Geroztik, 5 kide aske geratu dira baldintzapean, eta gaur, beste 3, Arrieta, Oñate eta Telleria atera dira espetxetik. yyAitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria hernaniarrak aske geratu dira gaur, baldintzapeko askatasunean, 40.000 euroko fidantza ordainduta. 2009ko martxoaren 31n Espainiako poliziak Hernanin eta Urnietan egindako operazioaren ondoren espetxeratu zituzten hiru gazteak.
Operazio hartan, zortzi gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta, eta kale erasoetan parte hartzea leporatuta. Gerora beste bi gaztek beren burua aurkeztu zuten epailearen aurrean eta horietako bat, Ekaitz Telleria, kartzelara sartzeko agindu zuen epaileak. Epailearen aurrean denek ukatu zituzten akusazioak, eta inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten.
Geroztik, 5 kide aske geratu dira baldintzapean, eta gaur, beste 3, Arrieta, Oñate eta Telleria atera dira espetxetik.