Jendearen proposamenak jaso nahi ditu Udalak, alokairuzko etxebizitza publikoek behar lituzketen arauei buruz. Udalak alokairuzko etxebizitzen parke publikoa osatu du, eta orain araudia zehazten ari da. Horretarako deitu ditu herritarrak, euren iritzia eman eta gaia sakontzeko. Joan den asteazkenean egin zuten lehendabiziko bilera, eta
40 bat hernaniar bildu ziren. Egun hartan bildutako proposamenak aztertu eta berriren bat jaso nahi da gaurko bileran. Biterin, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!