Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate eta Ekaitz Telleria hernaniarrak aske geratuko dira datozen orduetan, baldintzapeko askatasunean. Hiru gazteak 2009ko martxoaren 31n atxilotu zituzten, operazio beraren barruan. Espainiako poliziak Hernanin eta Urnietan egindako polizia operazioan, guztira zortzi gazte atxilotu zituen segiko kide izatea leporatuta, eta kale erasoetan parte hartzea leporatuta. Gerora beste bi gaztek beren burua aurkeztu zuten epailearen aurrean eta horietako bat, Ekaitz Telleria, kartzelara sartzeko agindu zuen epaileak. Inkomunikazio aldian, gazteek tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Geroztik, bost kide aske geratu dira baldintzapean, eta ordu gutxi barru beste hiru geratuko dira aske.